In illo tempore, gure umetxook hiru urte zeuzkatelarik, Euskal Herrian kritika posible zenean, ‘huntaz eta hartaz’ idatzen zenean, euskal kazetaritzan zentsura existitzen ez zenean, armagintzaz arduratuta geunden, inperialismo amerikarra nagusi bakarra zen artean eta keynesianismo militarra eta konplexu militar-industriala ikertu genituen bitartean, …
Bi superbotere erraldoiak zeuden, hots, Ameriketako Estatu Batuak (gehi Pentagonoa) eta Sobiet Batasuna, bata besteari lotuta: “Biak segada batean daudelarik…”
AEB-etako Dwight D. Eisenhower presidenteak konplexu militar-industialaz argi eta garbi hitz egin zuen…
1989an idatzi nuen moduan1,
“Beraz, ez dugu ulertzen zergatik, Europak, edo hobeki esanda
Europako Ekonomi Elkarteak (EEE), zenbaiten ustez, egun bere
burua zertarako armatu behar duen. Armagintza hori, EEEko en-
presa militar erraldoiek hori berori nahi dutelako bakarrik uler
daiteke. Edo eta Estatu Batuetako teknologia militarreko enpresak
—zenbaitzu “teknologia berriak” barnean dauzkatenak— hori sal-
du nahi dutelako. Gure ustez, armagintza berri hori ere geldierazi
egin behar da. Armen negozioa moztu egin behar da. Mozketa
honek, ez du ekarriko ekonomian atzerapen edo krisialdirik. Ai-
tzitik, hortik ateratako kapitala, beste zenbait arazo sozialetan in-
berti liteke. Ez dezala inongo inozok esan, honela lanpostu gehia-
go sortuko dela. Ez eta bi superbotere erraldoiei kontra egiteko
pesteren bat behar dugula —txinarrek behin aldarrikatu zuten be-
zala—. Nahikoa kapital-botatze badugu armagintzan gaur, beste
kapital-isurtze bat izan gabe ere.”
Gainera,
“Une honetan produktu militarren produkzioa, herri garatuei
dagokie. Leontief eta Duchin-en ustez (1983, lehen kapituluan),
“nazioarteko merkatalgoa dela eta, herri garatu oso gutxi batzuk
produkzitutako ondasun militarrak, munduan zehar nedatzen di-
ra. Merkatalgo horren ondorio zuzena nazioarteko erosteko ahal-
menaren birbanaketa da, zeinak gutxien garaturik dauden lurralde-
ei, negatiboki eragiten dien”. Autoreon ustez, herri garatu gabee-
tan, nahiz eta laguntza ekonomikoa izan eta beraien gastu
militarrak murriztu, herri garatuen eta garatu gabeen arteko leizea
“ia ez litzateke murriztuko.” Leize hura gutxitzeko herri garatu
gabeetan egitura sozialen aldaketa beharko litzatekeela diote au-
toreok.
Beraz, zera esan daiteke, alegia, arma-lehiaketak, arriskurik
handiena izatetik kanpo, herri garatuen eta garatu gabeen artean
dagoen izugarrizko ezberdintasuna handitu egiten duela objek-
tiboki.”
Hori, eta gehiago, 1989an idatzita zegoen!
Orain 2025ean, pixka bat gehiago dakigu.
Orain mundu ‘bipolar’ batetik mundu multipolar batera igarotzen ari gara…, astiro baina etengabeko prozesu batean…
Orain badaukagu ekonomia mailan teoria sendo bat: Moneta-Teoria Modernoa (MTM).
Orain hiru ekonomialari erraldoi dauzkagu eskura (Bill Mitchell, Warren Mosler eta Randal Wray)2
Orain, bakakigu etorkizuna irekita dagoela, eta hein handi batean, gure esku dagoela (KRAK!)
Dixi eta salvavi animam meam!
2 Ikus, kasurako, ondokoak:
Bill Mitchell: Bill Mitchell: Ekonomia-zientzia eta unibertsitateak eta Bill Mitchell: Tarifak eta gehiago (1) eta (2)
Warren Mosler: Warren Mosler: Zorrari buruzko gezurrik handiena eta Elon Musk konturatu da MTM egiazkoa dela (Ft. Warren Mosler)
Randall Wray: Randall Wray: Diru modernoa