Edurne joan eta gero, exiliatzea erabaki nuen, Mahmoud Darwish palestinar poeta handiari egin ahal diezaiodan omenaldirik hoberena eta sakoena zelakoan, eta exiliotik GAZAz idaztea, palestinarrek behin eta berriz eskatzen diguten moduan: ez ahaztu GAZAz!
Nik eskaera horri hauxe gehitu nahiko nioke: Ez ahaztu! eta Ez barkatu!1
Mirentxu:
Lantxo horien geroztik, Ukrainaren proxy gerla dela eta, hauxek azaldu ziren plazan, argi eta garbi: NATO, Pentagonoa (noski), BRICS, sistema multipolarraren hasiera, beti MTM (Moneta Teoria Modernoa), GAZA (Gernika berria), eta, nola ez? Darwish bere Sendaezinezko gaixotasuna daukagu: esperantza lanarekin!
Mirentxu-ren oroimenean (segida)
Mirentxu-ren oroimenean izeneko lanean aipatu nuen bezala,
WashApp-ek ematen dituen abantailak aprobetxatuz, Mirentxu-ren zenbait foto argitaratu ditut status delakoan: 2023ko maiatzaren 3tik ekainaren 20ra. beraren egunera.
Testuingurua:
Jende askori esan nion ez neukala batere gogorik Edurne-ren gaixotasunaz eta horren ondorioko egoeraz hitz egiteko.
Nahi bazuten, gure etxeko atea irekita zegoela soilik ondoko bi gaiez hitz egiteko, ez beste edozertaz; baita afera horietaz eztabaidatzeko ere, noski argudioak eta frogak emanez.
Hona hemen bi gaiak:
a) Euskal Herriaren independentziaz
b) NATO, AEB eta EB-ren lotsagarrizko jokaeraz, GAZAren inguruan
Lehen gaiari dagokionez, hauxe da nire jarrera sendoa:
Poiesisa, poesia, sormena: Independentzia
Gehigarri gisa:
Moneta-Teoria Modernoa (MTM) , hasiberrientzat (2023)
Hil baino egun batzuk lehenago, azken liburua (digitala) eman nion : Mosler Ekonomia (Mosler, gidari)
Mirentxuk bazekien, nola ez!, aspaldian beste liburu bat nahiko aurreratuta neukala. Ez zekien, liburu hori berari ere dedikatuta zegoela, gaixotasunaren aurkako etengabeko borrokan aritzen zen bitartean…
Liburuaren titulua: Mundu multipolarra versus unipolarra.
Aipaturiko liburu hori prozesuan dago, oraindik lanak eta kapitulu guztiak bukatu gabe daude…
Izan ere, uste nuen 2022ko bukaerarako Ukrainako afera bukatuta egongo zela, baina gero eta gehiago korapilatu da, bereziki NATO eta AEB gehi EB-ren eskusartze lotsagarriak direla eta, armagintzan dirutza izugarria Ukrainari luzatuz.
Orain ongi dakigu, ez jende guztiak noski, nor den nor munduan, eta nolakoak diren NATO, AEB, eta EB.
Argi baino argiago dago norberaren jarrera, baita gure Euskal Herri osoko jendearenak ere. Guztiok biluzik azaldu gara aparteko sarraskiaren eta ikaragarrizko lotsagabekeria horren aurrean.
Orain dela gutxi, gorabehera askorekin, azkenean, GAZAn su etena ezgutu dugu: Su etena
Bide horretan, alegia, GAZAren egoera aipatzen segitzen eta segituko dut, indarra izango dudan artean…, Mirentxu-ri agindu nion moduan!
joseba felix tobar-arbulu (2025.01.30)
1 Lantxo hau Hatsa elkarteak argitaratuko du datorren Udaberrian, honako sailean: Hatsaren Poesia, 27. liburua, apirilean.